Tximinia bat sutan Euskal Herria kalean

Uztarria.eus 2012ko ots. 13a, 17:04

Atzo, igandea, tximinia batek su hartu zuen Euskal Herria kaleko 49. zenbakian (Uztaro Haurreskola dagoen eraikinean). 14:30ak aldera jaso zuten abisua Udaltzaingoan. Suhiltzaileak bertaratu (argazkian) eta arazo handirik gabe itzali ahal izan zuten sute txikia. Sua ez zen zabaldu eta ez zuen aparteko kalterik eragin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide