Autopsia Amaia Azkueren inguruko epaiketako froga nagusia

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2012ko mar. 13a, 11:14

Autopsia izango da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketako froga nagusia. Hala azaldu du azkuetarren abokatu Miguel Castellsek. Haren arabera, zortzi froga aurkeztuko dira prozesuan. Era berean, abokatuak ostiralean direla txostena egitekoak adierazi du. Epaiketa astelehenean amaituko delakoan da.

Autopsia izango da Amaia Azkueren hilketaren inguruko epaiketako froga nagusia. Hala azaldu du azkuetarren abokatu Miguel Castellsek. Haren arabera, zortzi froga aurkeztuko dira prozesuan. Era berean, abokatuak ostiralean direla txostena egitekoak adierazi du. Epaiketa astelehenean amaituko delakoan da.

Dagoeneko deklaratu dute 66 lekukoetatik 18k. Gaur, besteak beste, biktimaren alarguna, Azkue hil zuten egunean Zarautzen harekin kafea hartu zuena eta gorpua Ibai Eder urtegian topatu zutenak igaro dira epailearen aurretik. Bihar ere lekukoen txanda izango da.

Autobideko bideoa

Atzo, astelehena, hasi zen Amaia Azkueren inguruko epaiketa Donostiako Adingabeen Auzitegian. Gaurko Diario Vasco egunkariak jakinarazi duenez, Bilbo eta Behobia arteko autobidean Zarautz parean dauden kamerek grabatu zutenaren arabera, pertsona bakarra zihoan auto barruan Amaia Azkuerekin autoa handik pasatu zenean. Amaia Azkueren ustezko hiltzaileak, berriz, bi lagun zihoazela deklaratu zuen. Gidatzen zihoan laguna ez dela Amaia Azkue ikusten dela esan dute ikerketako iturriek. Azkue hilda topatu zuten eguneko irudiak direla jakinarazi dute, eguerdian grabatutakoak. 

Atzo iluntzean jakin zenez, Amaia Azkueren hilketagatik epaitzen ari diren gazte azpeitiarrak errugabea dela adierazi zuen, EFEk jakinarazi zuenez. "Auziko iturriei" egin zien erreferentzia berri agentziak. Horrela, akusatuak berretsi egin zuen bere bigarren deklarazioa. Lehenengoa abuztuaren 17an egin zuen, Gipuzkoako Fiskaltzara jo eta bere burua erruduntzat jo zuenean. Hilabete batzuk geroago, ordea, atzera bota zuen esandakoa, eta beste pertsona bati egotzi zion hilketa

Labaien: "Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte"

“Errugabetasunerako eskubidea du, kontrakoa frogatu arte”, aldarrikatu du Ioanes Labaien abokatuak, auzipetuari erreferentzia eginez. Hala, orain arteko mututasuna hautsi du defentsa abokatuak, epaiketaren bigarren eguneko goizeko saioa amaitu ondoren.

Goizeko saio horretan, besteak beste, Amaia Azkueren senarrak deklaratu du. Arratsaldeko saioa 15:00etan hasi da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide