Corrugados Azpeitiako batzordeko bi kide deklaratzen izan dira epaitegian

Uztarria.eus 2012ko uzt. 10a, 12:43

Gaur, asteartea, Corrugados Azpeitia enpresa batzordeko bi kide (ELAko eta LABeko bana) Azpeitiko epaitegian izan dira deklaratzen, enpresako giza baliabidetako arduradunak salatu dituelako. Langileen ordezkariek azaldu dutenez, "enpresara sartzen ez uzteagatik eta irainengatik salatu dituzte, baina karguak erretiratu dituzte azken orduan". Komiteko bi kideak deklaratzen ari ziren bitartean, 200 bat langilek elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean. Langileen ordezkarien arabera salaketa "probokazioa" izan da: "Arazoa desbideratzeko maniobra da salaketa". Grebaren laugarren astean sartu dira Corrugados Azpeitiako langileak, eta enpresaren etorkizunaz hitz egiteko "deirik ez" dutela jaso salatu dute. Bestalde, "langileak ondo ari dira grebari erantzuten", adierazi dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide