Salaketarako elkarretaratzea, Amaia Egaña gogoan

Uztarria.eus 2012ko aza. 14a, 17:41

Amaia Egaña. Larritasuna agerian zioen pankartaren atzean, elkarretaratzea egin zuten atzo, asteartea, plazan. Herritar talde batek egindako deialdiari erantzunez elkartu zen hainbat azpeitiar. Barakaldon etxetik bota behar zutelako bere buruaz beste egin zuen emakumearen heriotza eta antzeko egoerak pairatzen ari direnak gogora ekarri, eta egoera horien jatorria salatu nahi izan zuten plazan elkartu zirenek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide