Martxoaren 4an, astelehena, hasiko da Erandion (Bizkaia) Laburbira film laburren zirkuituaren hamargarren edizioa, eta hilaren 29a bitartean hogei herritan izango da.
Euskarazko ikus-entzunezko produzkioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da Laburbira, eta emanaldi bakoitzean 2011n eta 2012an egindako zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira. Tartean, Azpeitiko Erabaki ekoiztetxearen Oinaze egoitzak filma.
Azpeitian hilaren 13an, asteazkena, izango da emanaldia, 21:30ean hasita, Sanagustin kulturgunean. Bizkai, Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako zenbait herritan, nahiz Londresen eta Parisen ere izango dira emanaldiak.
Natatxa Films eta Nazkau Ez!! produkzioaken bat egitetik sortu zen Erabaki ekoiztetxea, eta haien lehenengo lana da Oinaze egoitzak laburra. Uztarriak abenduko zenbakian Erabaki Produkzioaken eta euren lehen lanaren inguruko erreportajea kaleratu zuen.
Erabaki Produkzioak. Sorrera: 1999. / Taldearen helburu nagusia zinema eta bideogintza indartzea da, film laburrak ekoiztuz. Aldi berean, Azpeitian dagoen hutsune eta gabezi bat betetzea nahi du, eta egindako lanak herriari erakustea. / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak