Oihana Goenaga azpeitiar igerilariak Infantil Mailako Neguko Espainiako Txapelketan urrezko domina irabazi berri du joan den asteburuan. Horren harira, gaur, osteguna, bere senitarteko eta lagunek nahiz udal ordezkariek Azpeitiko udaletxean harrera egin diote igerilariari. Eneko Etxeberria alkateak txapela jantzi dio lortutako garaipenagatik.