Datorren igandean, martxoak 24, bukatuko da 18. Korrika Baionan, eta hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Korrika Batzordeak. Horrenbestez, igandean 09:10ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurretik, eta 20:00etan izango da itzulera. Dagoeneko eman daiteke autobuserako izena Orkatz tabernan eta Sanagustin kulturgunean.
Dena prest biharko
Bihar, asteazkena, pasatuko da 18. Korrika Azpeititik, eta hainbat ekimen izango da euskararen aldeko lasterketaren aurretik. Korrika Txikia ere bihar izango da.