Zapatuan jokatu zuten Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak Erremonteko Sagardoaren Txapelketako finala, Juaristi eta Agirrezabalaren kontra, Hernaniko Galarreta pilotalekuan.
Partida aurretik, bi bikoteek elkarren arteko parekotasuna aipatu bazuten ere, aldea nabarmena izan zen. 11 eta 3 hasi, eta alde nabarmenarekin (40 eta 33) irabazi ahal izan zuten Matxin III.nak eta Etxeberria III.nak.