Lehen azterketa, eginda

Uztarria.eus 2013ko mai. 7a, 15:19

Azpeitiko Udalak zerbitzu orokorretarako erabilera anitzeko peoien lan-poltsa osatuko du, eta gaur goizean izan da hautaketa prozesuko lehenengo azterketa (teorikoa), Izarraitz pilotalekuan. 303 lagun zeuden onartuen behin behineko zerrendan, eta 202k egin dute gaur azterketa. Balio anitzeko peoien lan-poltsa aldi baterako beharrak betetzeko erabiliko du Udalak; besteak beste, unean uneko beharrak edota bajak ordezkatzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide