Mikel Aranbururen agurretik urtebete

Uztarria.eus 2013ko mai. 10a, 19:35

2012ko maiatzaren 12an jokatu zuen azken partida azpeitiar futbolariak Realarekin, Valentziaren kontra, Anoetan.

Igandean beteko da urtebete, Mikel Aranburuk Realeko elastikoa azken aldiz jantzi zuenetik. 2012ko maiatzaren 12an izan zen, Anoetan. Ligako azken neurketan, Realak Valentziari 1-0 irabazi zion. Aranburuk hasieratik jokatu zuen bere ibilbide profesionaleko 427. partida -guztiak Realarekin-. 75. minutuan utzi zuen zelaia, Ruben Pardori lekukoa emanda, egun hartako enegarren txalo zaparradak lagunduta.

Aranburuk egun batzuk lehenago, maiatzaren 3ean, iragarri zuen futbolari izateari utziko ziola. Bere agurrak "Realarentzat beste munduko kalterik ez" ziola ekarriko esan zuen orduan azpeitiarrak, "atzetik jokalari onak datozelako". Taldearen azken urteko ibilbideak eta emaitzek arrazoia eman diote, Realak datorren denboraldian Europako txapelketak jokatzeko txartela birtualki poltsikoan duelako eta, ligako lau jardunaldiren faltan, Champions League txapelketa nagusian sartzeko aukera ere eskura duelako. 2003-2004 denboraldian jokatu zuen Realak azken aldiz kluben arteko Europako txapelketa nagusia eta bi azpeitiar zeuden talde hartan: Mikel Aranburu bera eta Mikel Labaka.

Mikel Aranburu gabeko lehen denboraldia oso ona ari da izaten Realarentzat, baina Aranburuk utzitako arrastoa edozein moduzkoa ez zela izan ere argi geratu zen orain dela urtebete. Futbola utziko zuela esan zuenetik azken partida jokatu bitartean protagonista izan zen azpeitiarra Realean, Realaren inguruan eta komunikabideetan, baita Uztarria.com-en ere.

Hona hemen Aranbururen agurrekoaren bueltan argitaratu eta webgunera ekarritakoak:

Mikel Aranburuk futbola uztea erabaki duela iragarri du

Mikel Aranbururen agurra, barrutik

Mikel Aranburu izango da protagonista Realaren ligako azken partidan

Lotutako ibilbidea

Aranbururen omenaldiko xehetasun batzuk

Aranburu: "Ibili naizen martxatik irteteko eskatzen dit gorputzak"

Mikel Aranbururen egun handia

Aranburu, Realaren bihotza

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide