Auzo-konposterako gunea prestatzen hasi dira Soreasun

Uztarria.eus 2013ko uzt. 4a, 20:35

Soreasun hasi dituzte jada auzo-konposterako gunea prestatzeko lanak (argazkian). Auzoko iturri alboan kokatuko da eta, Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztu aurretik abian izango da gunea. Aurretik, ikastaroa eskainiko zaie gune horretako auzo-konpostajean parte hartuko duten herritarrei. Soreasukoa herriguneko lehendabiziko auzo-konposterako gunea izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide