Ostiraletik igandera izango da Azoka Herritik ekimena, eta Azpeitiko eta Errezilgo kazetari eta kazetaritza ikasle talde batek jarraipen zabala egingo dio. Uztarria.com webgunea erabiliko dute jarraipena egiteko, eta Uztarriako kazetariek eurekin elkarlanean osatuko dute azokaren egunerokoa. Besteak beste, bideoak, kronikak, argazkiak eta elkarrizketak argitaratuko dira egun horietan, Uztarria.com webgunean.