Saioa Alkaiza iruindarra nagusi, Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketan

Uztarria.eus 2014ko urt. 27a, 10:58

Ostiralean izan zen VII. Erniarraitz Sariketako lehen kanporaketa, Sanagustin kulturgunean. Jendetza bertaratu zen Jon Gurrutxagaren (Azpeitia), Maddi Ane Txoperenaren (Hendaia), Saioa Alkaizaren (Iruñea), Malen Amenabarren (Larrabetzu), Unai Mendizabalen (Zizurkil) eta Eneritz Artetxeren (Azkoitia) bertsoak entzutera. Saioa bi ordu ingurukoa izan zen, eta Saioa Alkaiza nagusitu zen. Bigarren, berriz, Eneritz Artetxe sailkatu zen.

Saioa Alkaiza finalean izango da kanporaketa irabazi zuelako, eta Eneritz Artetxek eta gainerako bertsolariek kanporaketak bukatu zain egon beharko dute Gaztetxeko finalean izango diren ala ez jakiteko.

Datorren ostiralean, hilak 31, Errezilgo Borondegin izango da bigarren kanporaketa, 22:00etan hasita. Nekane Zinkunegi (Errezil), Josu Oiarzabal Xenpelar (Azpeitia), Paula Amilburu (Aramaio), Jon Ander Iriondo (Azpeitia), Ugaitz Beristain (Azkoitia) eta Amaia Iturrioz (Zumarraga) ariko dira kantuan. Otsailaren 7an izango da hirugarren eta azken kanporaketa Azkoitian, eta finala otsailaren 14an izango da, Azpeitiko Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide