Eraso Xake Taldearen deiari erantzunez adin ezberdinetako hainbat lagun elkartu da ostegun arratsaldean Sindikatu Zaharreko 3. solairuko geletako batean (argazkian). Herrian xakea sustatzeko eratu den taldeak horrelako hitzorduak modu egonkorrean egiteko asmoa du. Oraindik egutegia erabat finkatu gabe dute, baina printzipioz ostegunetan elkartzen jarraituko dute. Eta, gaur bezala, xakea gustuko duten edota jokatzen ikasi nahi duten guztientzat ateak irekita izango dituzte.