Abortua, "gure erabakia"

Uztarria.eus 2014ko mar. 10a, 12:04

Emakumearen Nazioarteko Eguneko ekimenen harira, elkarretaratzea egin zuten dozenaka lagunek, martxoaren 8an, zapatuan. Emakumeen Mahaiak eta Bilgune Feministak deitu zuten kontzentrazioa, eta anbulatorio aurrean egin zuten Gure gorputza, territorioa, erabakia lelopean, 19:00etan hasita. Elkarretaratzea amaitutakoan, triki-poteoa eta emakumeen afaria egin zituzten.

Horrez gain, Baigera erretiratuen elkarteak deituta, 19:30ean hainbat lagunek egin zuten elkarretaratzea plazan. Gainera, 

Aste honetan eta hurrengoan ere Emakumeen Egunaren karietara antolatutako zenbait ekimen izango da herrian:

Martxoak 12, asteazkena:

18:00etan hitzaldia, Zer da feminismoa? Feminismoaren mitoak apurtzen izenburupean.

Martxoak 17, astelehena:

19:00etan No se nace mujer dokumentala, Gaztetxean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide