Jesus Mendizabal 'Errexil' zendu da

Uztarria.eus 2014ko mai. 13a, 12:09

Mendizalea zen, eta hainbat espediziotan hartu zuen parte. 62 urte zituen Mendizabalek, eta gaur arratsaldean izango da haren aldeko hileta elizkuna, Azpeitiko parrokian, 19:00etan hasita.

Jesus Mendizabal Galarraga Errexil hil zen atzo, astelehena, bat-batean. Mendizalea zen, eta hainbat espediziotan hartu zuen parte. 70eko hamarkadan hasi zen Lagun Onak Mendi Bazkuna espedizio handiak antolatzen, lehenengoa Andeetara egin zuten, 1976an, eta han izan zen Jesus Mendizabal, Juan Mari Seguesekin, Joxe Urbieta Takolo-rekin eta Pako Agirre Pako Lertxundi-rekin batera. Gerora ere hainbat mendi igo zituen (Pirinioetan-eta), eta beti mantendu zuen mendi zaletasuna. Bizikletan ere ibiltzen zen, txango luzeak eginez.

62 urte zituen Mendizabalek. Gaur arratsaldean izango da haren aldeko hileta elizkuna, Azpeitiko parrokian, 19:00etan hasita.

Pasa den urteko maiatzaren 11n, Benantxio Irureta hil zenean, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan hitz egin zuen Mendizabalek; Iruretarekin zihoan mendizaleetako bat zen. Hona hemen orduko adierazpenen audioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide