Hasi dira berdura plazako teilatuko lanekin. Bigarren solairua husten eta barruko konponketak egiten ari dira orain, eta saninazioak amaitu ostean hasiko dira teilatua berritzen. Hain zuzen, abuztuaren 4an eramango dute garabia plazara, teilatu zaharra kentzeko eta berria egiten hasteko.
Udalak jakinarazi du Altuna y Uria enpresak egingo dituela lanak, eta Urola Erdiko Lapatx zabortegiak ordainduko dituela kostuak. Izan ere, erakundeak hitzarmena sinatu zuen zabortegiarekin, eta hura arduratuko da gastuez, berdura plazan bulegoa izatearen truke. Lau hilabete iraungo dute obrek, baina astearteetan eten egingo dituzte lanak, obrek ez diezaioten eragin asteroko azokari.