Uztarria Komunikazio Taldearen festetako tonbolak itxi ditu ateak, gaur, zapatua, gaueko hamabiak inguruan. Tonbolaren seigarren urtea izan da aurtengoa, eta ehundaka lagun hurbildu dira hara, txartelak erostera eta Uztarriari laguntzera. Horregatik, beste urte batez, Uztarria Komunikazio Taldeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten herritarrei eta bisitariei.
Azken urteetan bezala, zozketarekin itxi ditu ateak Uztarriako festetako tonbolak. Lau sari zozkatu ditu 00:00etan, eta honakoak dira zenbaki saridunak eta haien ordezkoak:
- Netbook ordenagailu eramangarria, Ukabiren eskutik:
Zenbaki sariduna: 5.456
Ordezko zenbakia: 6.098
- Mendiko bizikleta, Erreka Bikeren eskutik:
Zenbaki sariduna: 8.539
Ordezko zenbakia: 5.505
- Asteburu pasa, Eroski Bidaiaken eskutik:
Zenbaki sariduna: 3.077
Ordezko zenbakia: 9.156
- Asteburu pasa, Halcon Bidaiaken eskutik:
Zenbaki sariduna: 2.177
Ordezko zenbakia: 4.794
Zozketako sariak jasotzeko epeak
Zenbaki saridunak dituzten pertsonek Uztarriaren egoitzara, Perez Arregi Plazako 1 zenbakira, joan beharko dute sarien bila, irailaren 1etik 15era. Opariaren jabeak ez badira agertzen bi aste horietan, ordezko zenbakiak dituztenek bi aste gehiago izango dituzte sariak jasotzeko. Beraz, irailaren 16tik 29ra izango dute Netbooka, bizikleta edo bidaien txartelak jasotzeko parada.
Gainontzeko sariak jasotzeko aukera
Txarteletan suertatutako sariak jaso ez dituzten pertsonek ere aukera izango dute irailean tonbolako oparien bila joateko. Haiek ere Uztarriaren egoitzara joan beharko dute.
Abuztuan oporretan izango da Uztarria, beraz, irailaren 1a arte ezin izango dira jaso zozketako edo txarteletako opariak.