Datorren zapatuan, hilak 8, IX. Libre Ardo Eguna izango da herrian. Arabako, Errioxako eta Nafarroako hainbat upategitako 20 ardo desberdin dastatu ahal izango dira 11:30etik 14:30era bitartean, plazan. Bost eurotan ardo kopa eta bost ardo hartzeko txartelak eskuratu ahal izango dira. Zigor Odriozola Odriozola ardoakeko ordezkariak azaldu due urtez urte ardo zuri gehiago eskaintzen dela: "Gazte askok ardoarekin lehen kontaktua zuria probatuta izaten dute. Aurten ere laupabost ardo zuri izango dira dastatzeko, eta sari asko jasotako ardoak izango dira".
Edariari laguntzeko, jakien postuak jarriko dituzte. Besteak beste, euro baten trukean txorizo pintxoak izango dira Azpeitiko Gaixo eta Elbarrien Aisialdiko Taldeak prestatuta.
Gainera, Azpeitiko Udalak antolatuta, Euskal Herriko II. Txorizo Egosi Lehiaketa egingo dute. Gaurko hogeitik gora harakin zeuden lehiaketan izena emanda eta izen-ematea "oso ondo" doala azaldu dute. Lehiatu nahi dutenek datorren osteguna arteko epea dute izena emateko. Udalera deitu behar da (943 15 70 68).
Lehiakide bakoitzak bi kilo txorizo aurkeztu beharko ditu parte hartzeko. Txorizo hori Gaixo eta Elbarrien aisi taldekoek egosiko dute, eta epaimahaikideek hainbat gauza izango dute kontuan txorizoa baloratzerakoan.
Plaza eraberritzeko lanak abian badira ere, datorren zapatuan ardo dastaketa egiteko "moldatuta" egongo dela jakinarazi du Mikel Ibarzabal Udaleko Festa batzordeburuak.
IX. Ardo dastaketa eguna Azpeitian
Postuak eta ardogileak:
- Faustino (Ondua)
- Faustino V (Erreserba)
- Viña Bujanda (Ondua)
- Zinio (Ondua)
- Señorio de Uñuela (Erreserba)
- Medrano Irazu (Ondua)
- Azpilikueta (Ondua)
- Azpilikueta (Zuria)
- Luis Alegre (Ondua)
- Heredad de Ugarte (Ondua)
- Heredad de Ugarte (Erreserba)
- Bordon (Ondua)
- Borbon RB (Berezia)
- Gran Feudo Chivite (Ondua)
- Conde de Valdemar (Ondua)
- Viña Real (Ondua)
- Viña Izadi (Ondua)
- Flor de Vetus (Verdejo txuria)
- Rioja Vega berezia (Ondua)
- Entreflores (Verdejo zuria)
- Iñurrieta 400 (Ondua)
- Iñurrieta Orchidea (Zuria)
- Tarsus Roble
- Ostatu (Ondua)
- Ruiz de Viñaspre (Ondua)
- Pierola (Ondua)
- Cerro Añon (Ondua, zuria)
- Solaguen (Ondua, zuria)