Kontuk eta komeriyek saioaren lehen atala da hurrengo bideoa. Sansebastianak hizpide izan dituzte Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek, eta hainbat herritarrek ere hartu dute parte bertan. Bideoen errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.
Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratuko du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.