Kontuk eta komeriyek

'Kontuk eta komeriyek' saioaren bigarren atala: Azpeitiko parranda gainbeheran

Uztarria.eus 2015ko ots. 24a, 11:31

Kontuk eta komeriyek saioaren bigarren atala da hurrengo bideoa. Azpeitiko parrandaren beherakada hizpide izan duzte Xanti Agirrezabala, Ignacio Azkue, Mireia Galarza, Ignacio Arakistain eta Ekain Ibarguren aktoreek, eta hainbat herritarrek ere hartu dute parte bertan. Bideoaren errealizazioa eta edizioa, berriz, Eider Bereziartua kazetari eta Uztarriaren kolaboratzaileak egingo ditu.

Uztarria.eus-ek hilean behin kaleratuko du Kontuk eta komeriyek saioa. Azpeitian zeresana eman edo interesa pizten duten gaiak hartu, eta umore klabean landuko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide