2013 eta 2015 artean Aho Bizarrik Gabe egin ondoren, Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitza-k eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bat jarri dugu abian: Sanagustineko elkarrizketak.
Ziklo berrian, azpeitiar ezagunak izango dira elkarrizketatuak. Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan da lehendabizikoa, eta Ihintza Elustondo Berria-ko azpeitiar kazetaria elkarrizketatzailea. Maiatzaren 11n egin zen elkarrizketa Sanagustin kulturgunean. Orain, Erlo Telebistaren bideo honetan ikus daiteke, osorik. Eduki osoa irakurtzeko edota gordetzeko, berriz, Uztarria.eus-en lotura honetan jarrita dago.
Ekaineko Uztarria aldizkarian ere irakur daiteke elkarrizketaren laburpen bat.