Elkar-ekinek eta Lapatx-Elosiagako bizilagunek antolatuta, 'Erraustegia eta osasuna' hitzaldia izango da hilaren 19a, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Solasaldian hizpide izango dituzte hondakinak errausteak osasunean izan ditzakeen ondorioak. Hizlari lanetan arituko dira, besteak beste, Itziar Larrañaga eta Xabier Mitxelena medikuak eta GuraSOS elkarteko kide bat. Hitzaldiaren amaieran galderak egin eta iritziak plazaratzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.\
\
Hitzaldia Elkar-ekin eta Lapatx-Elosiagako bizilagunek hondakinen kudeaketaren gaia gizarteratzeko egiten ari diren lanketaren baitan kokatzen da, azaroaren 19an egingo duten manifestaziora begira.
Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide