Azpeitiko Gure Esku Dagoren ibilbidea ikusgai 'Erabakiaren erakusketa'-n

Uztarria.eus 2017ko mai. 26a, 12:46

Ekainaren 3ra arte egongo da zabalik Erabakiaren erakusketa, Foruen Ibilbideko udal erakusketa aretoan. Bertan, Azpeitiko Gure Esku Dagoren sorreratik antolatu diren ekitaldi guztien argazkien bilduma osatu dute: 2013ko irailaren 24ko aurkezpena, gizakatea, herri galdeketa, lipdub-a eta bozketaren eguneko argazkiak daude ikusgai, besteak beste. 

Astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara irekiko dituzte ateak. Eta, astearte eta larunbatetan goizez ere bai, 10:30etik 12:30era. 

Ekainaren 27an lau urte beteko dira Azpeitian Gure Esku Dagok bideari ekin zionetik, eta datozen asteetan ere hainbat ekitaldi egingo dituzte Azpeitian nahiz Bilbon. Informazio guztia ikusgai, hemen

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide