Martxoaren 8a, Emakumeen Eguna

Ordubete aurreratu dute martxoaren 8aren harira antolatutako 'Gizonak eta feminismoa' hitzaldia

Uztarria.eus 2018ko martxoaren 8a

Azpeitiko mugimendu feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzetako batzuk Gaztetxean egingo dituzte, bihar. Azken kontu batzuk medio, aldaketak egin dituzte egitarauan.

Hasiera batean Gizonak eta feminismoa hitzaldia 18:00etan hastekoa bazen ere, ordubete aurreratuko da. Izan ere, 19:00etan manifestazioa izango da Xabier Rey Urmeneta 'Antxo' euskal preso politikoaren heriotza salatzeko, eta bi hitzorduek kointziditu ez dezaten, solasaldia aurreratzea erabaki dute antolatzaileek. Horrenbestez, 17:00etan hasiko da Gizonak eta feminismoa hitzaldia.

Ondoren, 20:30ean hasita, jantoki begetarianoa izango da. Honako hau da menua:

Sarrerakoak: natxoak gazta saltsarekin. 
Lehenengo platera: espinaka, porru eta patata krema.
Bigarren platera: olo-hanburgesak, aukerako gehigarriekin.
Postrea: azenario pastela txokolatearekin.

Sabelak bete ostean, Olor bakarlariaren kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute Gaztetxera bertaratzen direnek, 22:00etatik aurrera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide