Azpeitiak Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako finala jokatuko du

Uztarria.eus 2018ko uzt. 15a, 17:25

Ilunpeko pilotariek 3-0 irabazi diete Iruñeari gaurko finalerdian. Azpeitiko taldeak Amurrioren aurka jokatuko du finala, uztailaren 22an, Zornotzan (Bizkaia).

Azpeitia Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketako finalean izango da, Iruñea menderatu ostean. Horrenbestez, uztailaren 22an Zornotzan (Bizkaia) jokatuko den finalean izango dira Ilunpeko pilotariak.

Gaur goizean jokatu dira finalaurreko partidak Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta azpeitiarrak 3-0 gailendu dira. Kadete mailan, 22 eta 9 nagusitu dira Unai Alberdi eta Josu Labaka azpeitiarrak. Jubeniletan Ilunpeko Gorka Iriartek eta Julen Egigurenek 22 eta 17 irabazi dute, eta senior mailan, berriz, 22 eta 11 irabazi dute Oier Apezetxeak eta Dani Murgiondok.

Finala uztailaren 22an jokatuko dute Zornotzan (Bizkaian), eta Amurrio izango dute aurrez aurre Ilunpeko pilotariek. Azpeitiko Udalak finala ikustera joateko autobusak jarriko dituela iragarri du.

Azpeitiak hirutan irabazi du Euskal Herriko Herriarteko Txapelketa. Hain zuzen ere, 2008an2015ean eta iaz ekarri zuten txapela Azpeitira Ilunpeko pilotariek.

 

 

 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide