EITB1eko Artefaktua literatur saioaren atal bat grabatu dute gaur, Azpeitian. Hiromi Yoshida hizkuntzalari japoniarra izan da saioko elkarrizketatu nagusia, eta Jose Luis Otamendi idazleak ere parte hartu du programan. Horrez gain, Koldo Aldalur kazetariak azkenaldian irakurritako liburu baten inguruko kritika egin du.
Euskarazko literaturaren nondik norakoak gertutik jarraitzen dituen telebista saioa da Artefaktua, eta Yolanda Mendiola da haren aurkezlea. Loiola inguruan grabatu dute gaur programa, eta Laratz tabernaren inguruan ere hartu dituzte irudi batzuk. Irailaren 29an emango dute saioa, ETB1en, 15:00etan.
(Argazkiak: Nora Alberdi)