Karnabalak 2019

Belen Zendoiaren mozorroak erakusgai, karnabal giroan murgiltzeko

Uztarria.eus 2019ko ots. 14a, 20:43

Itxura berezia hartu dute herriko zenbait saltokitako erakusleihoek. "Zer ote da hau?", pentsatuko zuten herritar batek baino gehiagok. Belen Zendoiak sortutako mozorroak dira dendetan erakusgai jarri dituztenak, eta bertan izango dira ikusgai Azpeitiko karnabalak igarotzen direnera arte. Zehazki, Zendoiak eta haren senideek iaz jantzitako mozorroak dira erakusleihoetan jarri dituztenak. Veneziako inauterietako jantziak sortu zituen Zendoiak, zein baino zein dotoreagoak. Harekin hizketan aritu da Uztarria, erakusketaren inguruko nondik norakoak ezagutzeko. Artistaren adierazpenekin osatutako bideoa da hau. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide