Martxoaren 3an, 4an eta 5ean izango dira aurtengo Karnabal festak Azpeitian. Atal honetan bilduko ditu Uztarriak jai horiekin lotutako albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, bideoak eta argazkiak.
Bukatu berri diren karnabalak "ikusgarriak" izan dira Udalaren arabera

Uztarria.eus 2019 mar 07 Azpeitia 1

"Pozik" agertu da Mikel Ibarzabal Udaleko Festa batzordeburua festek utzitakoarekin. Hark, gainera, "normaltasuna" azpimarratu du; izan ere, udal zinegotziaren arabera, ez da aparteko gertakaririk izan jaietan. Herritarrek jaietan izan duten parte-hartzea ere azpimarratu du Azpeitiko Udalak.