Altuna, Olaizola II.a, Alberdi eta Egiguren V.a, saninazioetako pilota jaialdian

Uztarria.eus 2019ko uzt. 10a, 11:15

San Inazio egunean jokatuko dituzte profesionalen partidak Izarraitz frontoian. Partida nagusian Olaizola II.a eta Albisu Altuna III.ren eta Zabaletaren aurka arituko dira; aurretik, Alberdi eta Egiguren V.a aurrelari azpeitiarrak izango dira kantxan.

Ilunpe pilota elkarteak eta Udalak antolatuta, San Inazio egunean, hilaren 31n, profesionalen pilota jaialdiak hartuko du beste urte batez Izarraitz frontoia, eta dagoeneko enpresek jakinarazi dute zein pilotarik parte hartuko duten han: partida nagusian Olaizola II.a eta Albisu Altuna III.ren eta Zabaletaren aurka arituko dira. Lehen norgehoagokan, berriz, Ilunpen hazi eta hezitako pilotarien ikuskizunaz gozatu ahal izango dute zaleek. Izan ere, Alberdi eta Egiguren V.a azpeitiarrak aurrez aurre izango dira saioan; Alberdik Arangurenekin osatuko du bikotea, eta Egigurenek Erostarbe izango du lagun.

Pilota profesionalean aritzen diren bi aurrelari azpeitiarrek azken bi urteetan debutatu dute. Iazko irailaren 28an jokatu zuen profesionaletan lehen partida Alberdik; Egigurenek, berriz, aurtengo San Juan egunean eman zuen jauzia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide