Sute txikia izan dute goizean Olazko komentuan

Uztarria.eus 2012ko ots. 14a, 17:59

Sotoan duten galdarak su hartu du, baina deia jaso ondoren bertaratu diren udaltzainek su-itzalgailuekin menderatu ahal izan dute.

Olazko komentuan sustoa izan dute gaur goizean goiz, sute txiki batek eraginda. Udalak jakinarazi duenez, zazpiak aldera deia jaso dute Udaltzaingoan, komentuan sua piztu dela esanez. Eraikinaren sotoan duten gasaren galdarak su hartu du, antza, baina deia jaso ondoren bertaratu diren udaltzainek su-itzalgailuekin menderatu ahal izan dute.

Horrela, suhiltzaileak iritsi direnerako sua itzalita zegoen, eta ez dute parte hartu beharrik izan.

Aurreko igandean ere beste sute txiki bat izan zen herrian. Kasu hartan, Euskal Herria kalean tximinia bat izan zen su hartu zuena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide