Udalak argibideak eman ditu igandeko Zuzenien lasterketara begira

Uztarria.eus 2012ko mar. 1a, 15:44

Batetik, 09:00etatik 12:00etara Iñaki Azpiazu kalean autoarekin ez ibiltzeko eskatu du. Bestalde, Xoxoteko bidera, Azkune aldetik, autoarekin ez joatea gomendatu dute udaletxeko ordezkariek.

Igandean IV. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala izango dela-eta, Udalak zenbait argibide eman ditu. Alde batetik, 09:00etatik 12:00etara Iñaki Azpiazu kalean autoarekin ez ibiltzeko eskatu dute udaletxeko ordezkariek, "lasterketako irteera bertan" egongo delako eta "antolatzaileek ingurua prestatu behar" dutelako.

Bestalde, Xoxoterako bidera (Azkune aldetik) "autoarekin ez joateko gomendatu" dute: "azken urteetan auto askok erabili dute bidea lasterketa ikustera joateko eta ezbeharren bat gertatuz gero, larrialdiko zerbitzuek eragozpenak izan ditzakete anbulantzia jaisteko orduan"

Lau egun besterik ez dira falta lasterketarako, eta atzo, asteazkena, arte 167 lagunek emana zuten proban parte hartzeko izena.

Lasterketaren iazko bideoa ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide