Azpeitiko Bilduk Amaia Azkueren kasua "lehenbailehen argitzea" eskatu du

Uztarria.eus 2012ko mar. 14a, 13:13

Ostiralean Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta elkarretaratzeak egingo dira hainbat herritan, eta Azpeitian ere bai. 19:30ean hasiko da, plazan. Hori dela-eta, Azpeitiko Bilduk dei egin die azpeitiarrei kontzentrazioan parte hartzeko.

Amaia Azkue oriotarra hil zuteneko aurreneko urteurrenaren harira, eta Azkueren inguruko epaiketa hasi dela-eta, Azpeitiko Bilduk kasua "lehenbailehen argitzea" eskatu du. Bestalde, "une gogor hauetan Amaia Azkueren familia eta lagunei elkartasuna, samina eta babesa adierazi nahi dizkiogu" esan dute koalizioko kideek. Amaia Azkueren "erailketa eta antzeko gertaerek gure herrian onartezinak direla esan dute: "Berriro horrelakorik gerta ez dadin, konpromisoa hartzen dugu beharrezkoak diren neurriak hartzeko". Ostiralean Urola Kostako Koordinadora Feministak deituta elkarretaratzeak egingo dira hainbat herritan, eta Azpeitian ere bai. 19:30ean hasiko da, plazan. Hori dela-eta, Azpeitiko Bilduk dei egin die azpeitiarrei kontzentrazioan parte hartzeko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide