Peñagarikanok Zubietaren ordez jokatuko du Binakako Txapelketako azken jardunaldian

Uztarria.eus 2012ko mar. 22a, 10:15

Kepa Peñagarikano Binakako Txapelketako azken jardunaldian izango da ostiralean, hilak 23, Urretxun. Txapelketako azken partidak aldaketa batzuk izango ditu, eta Kepa Peñagarikanok eta Oier Mendizabalek jokatuko dute Aitor Zubietaren eta Mikel Beroizen ordez, Aspe eta Asegarce enpresek hala erabakita.

Peñagarikanok Aritz Lasarekin jokatuko du, eta Mendizabal II.ak Aimar Olaizolarekin. Peñagarikanok eta Lasak aurtengo txapelketan elkarrekin jokatzen duen hirugarren aldia da. Joan den otsailean ere Binakako Txapelketako bi partida jokatu zituen-eta Lasarekin, Aitor Zubieta min hartuta zegoelako. Lehenengo partidan 15 eta 22 nagusitu zen bikotea Titin eta Merinoren kontra. Aldiz, bigarren partidan Berasaluze eta Albisuren aurka neurtu zituzten indarrak Lasak eta Peñagarikanok, eta 22 eta 18 nagusitu ziren lehenengoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide