Lan Mobel bosgarrenaren bila, Extremadurara

Uztarria.eus 2012ko api. 13a, 13:14

Hirugarren Mailako Lagun Onakek ez du oporrik izan partidei dagokionean. Joan den astean Leioaren kontra berdindu ostean, bihar, zapatua, Zamudioren kontra jokatuko dute Eskisabelen mutilek. 17:00etan hasiko da partida Zamudioren zelaian, eta partida garrantzitsua izango da Lagun Onakentzat, bost puntura ditu eta jaitsiera postuak.

Aste Santuko atsedenaren ondoren, Lan Mobel ISB taldeko jokalariak bosgarren garaipena jarraian lortzeko asmoz joan dira Extremadurara (Espainia). Caminosen mutilek Plasencia Extremadura taldearen kontra neurtuko dituzte indarrak bihar, zapatua, 18:30ean hasita.

Lan Mobeli bi partida besterik ez zaizkio gelditzen ligako lehenengo fasea bukatu eta play off-ekin hasteko. Dena den, beste helburu bat du orain Azpeitiko taldeak: liga bosgarren postuan bukatzea eta kantxa faktorea alde izatea igoerako kanporaketetan. Horretarako datozen bi partidak irabazi behar ditu, edo Aurtenechek bat galdu eta Iraurgik bestea.

Lan Mobel sailkapeneko seigarren postuan dago, eta Plasencia Extremadura azkenaurrekoan, hamabigarrenean.

Hirugarren Mailako Lagun Onakek ez du oporrik izan partidei dagokionean. Joan den astean Leioaren kontra berdindu ostean, bihar, zapatua, Zamudioren kontra jokatuko dute Eskisabelen mutilek. 17:00etan hasiko da partida Zamudioren zelaian, eta partida garrantzitsua izango da Lagun Onakentzat, bost puntura ditu eta jaitsiera postuak.

Lagun Onak sailkapenean hamahirugarrena da, 35 punturekin, eta Zamudio aurrerago dago, bederatzigarren postuan, 48 puntu lortuta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide