Gipuzkoako Bazkundeak Credeblug enpresa saritu du

Uztarria.eus 2012ko api. 18a, 20:58

Credeblugen egoitza Juan XXIII.a auzoan dago. (XABIER OTAMENDI)

Gipuzkoako industria arloko enpresa txiki eta ertainen urteko saria gaur, asteazkena, jaso dute Donostian Azpeitiko lantegiko ordezkariek. 

Credeblug Azpeitiko enpresak beste sari bat eskuratu du. 2010ean Londresen manipulaziorako makinen ekoizle onenaren IBJ 2010 mundu mailako saria jaso ondoren, gaur, apirilak 18, Gipuzkoako Bazkundea izan da Juan XXIII.a auzoan dagoen enpresari saria eman diona.

Bazkundeak Gipuzkoako enpresa munduaren lana saritzeko urtero egin ohi duen ekitaldia Donostian egin dute eta, han, Gipuzkoako industria arloko enpresa txiki eta ertainen urteko saria jaso dute Credeblugeko ordezkariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide