Tokikom sortu dute Uztarriak eta beste hainbat bazkidek, tokiko hedabideen sektorea elkartzeko

Uztarria.eus 2012ko mai. 30a, 13:31

Besteak beste, epe laburrean publizitate bezero handiagoak erakartzeko, instituzioen aurrean ordezkaritza bakarra eta sendoa izateko, publizitate instituzionala lortu ahal izateko eta irudi bateratu eman ahal izateko sortu da Tokikom.

Hilabeteeako hausnarketa prozesua eta gero, Tokikom S.L. enpresa sortu dute Euskal Herriko hainbat tokiko hedabidek, sektoreak aurrera egiteko behar duen indarrak batzeko. Uztarria Komunikazio Taldeak ere bat egite horren alde egin du. Besteak beste, epe laburrean publizitate bezero handiagoak erakartzeko, instituzioen aurrean ordezkaritza bakarra eta sendoa izateko, publizitate instituzionala lortu ahal izateko eta irudi bateratu eman ahal izateko sortu da Tokikom.

Atzo, asteartea, egin zuten Tokikom eratzeko ekitaldia, Eibarren, eta han izan ziren Uztarria Komunikazio Taldeko ordezkariak ere. Hemezortzi dira Tokikom sortu duten bazkideak, eta datozen asteetan beste batzuk batuko dira proiektura. Behinik behin, ondokoak dira Tokikomeko bazkideak: Karkara, Uztarria Komunikazio Taldea, Aiaraldea, Manuel Larramendi, Ttakun, Goiena, Elgoibarko izarra, Mailope, Topagunea, Noaua, Baleike, Boluntzarreta, Pausumedia, DHK, Totoan, BLB, Pil-pilean eta Galtzaundi.

Joan den martxoan onartu ziren Tokikom elkartearen estatutuak, Eskoriatzan egindako eratze batzarrean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide