Elkartasun kantuen lau disko zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko eka. 7a, 14:01

Zozketan parte hartzeko Zein taldek irabazi zuen Elkartasun Kantu Lehiaketa? galderari erantzun behar zaio astelehena, hilak 11, 20:00ak baino lehen, uztarria@uztarria.com helbidera idatzita.

Elkartasun Egunera begira antolatutako kantu lehiaketako abestiekin osatutako lau disko zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean.

Hamar kantak osatzen duten diskoa eskuratu nahi duenak honako galderari erantzun beharko dio: Zein taldek irabazi zuen Elkartasun Kantu Lehiaketa? 

Erantzunak uztarria@uztarria.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Astelehena, hilak 11, 20:00etan bukatuko da zozketan parte hartzeko epea. 

Asteartean jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Diskoak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Diskoak salgai

Elkartasun Kantu Lehiaketako abestiekin osatutako diskoak salgai daude Etxe Zuri, Orkatz, Zuhatz eta Txarrantxa tabernetan, zein Sanagustin kulturgunean. Bost euroren trukean eskuratu daiteke. Herriko hamar taldek Elkartasun Egunera begira egindako hamar abesti daude bilduman: Aldexok, Belar Txarrak, Egurra ta Kitto, The Fridays Crew, Inpernuko Hauspue, Kasik, Old Bridge, Sardin Zaharrak, Segabathor eta Skandalue. 

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide