Elkartasun kantuen diskoak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2012ko eka. 12a, 12:55

Elkartasun Kantu Lehiaketako talde irabazlearen izena eman behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta Axun Odria, Eva Arregi, Ihintza Elustondo eta Naiara Agirretxe dira irabazleak.

Elkartasun Egunera begira antolatutako kantu lehiaketako abestiekin osatutako lau disko zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean. 

Elkartasun Kantu Lehiaketako talde irabazlearen izena eman behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Skandalue zen, eta irabazleak honakoak dira: Axun Odria, Eva Arregi, Ihintza Elustondo eta Naiara Agirretxe.

Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, diskoak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarakoklikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide