Zentroa nagusi Hazparnen Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulian

Uztarria.eus 2012ko eka. 18a, 12:44

Atzo, igandea, izan zen Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulia, eta lehenengo itzulian ez bezala Zentroa nagusitub zen bozken % 52.31rekin.

Atzo, igandea, Frantziako Legebiltzarreko hauteskundeetako bigarren itzulia izan zen, eta Hazparnen (Lapurdi) lehenengo itzulian ez bezala, Zentroa nagusitu zen, bozken % 52.31rekin. Jean Lasalle buru duen alderdiak 1.481 bozka jaso zituen. Bigarren bozkatuena PS izan zen, 1.350 boto lortuta. 

Bigarren itzulian parte hartzeak piska bat behera egin du. Izan ere, lehenengo itzulian 2.997 pertsonak bozkatu zuten, eta 2.982k bigarrengoan. Horietatik 2.931 izan dira balekoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide