Joseba Albizu bigarren, Ondarbasora Igoeran

Uztarria.eus 2012ko ira. 5a, 13:05

Joan den zapatuan, irailak 1, XXVII. Ondarbasora Igoera txirrindularitzako erlojupeko proba herrikoia jokatu zen Zestoan, Gazte Egunaren baitan. Han izan zen Joseba Albizu Erreka (11:26) azpeitiar txirrindularia, eta bigarren bukatu zuen proba. Aurrena Iñaki Gabarain izan zen (11:22) eta hirugarrena, berriz, Jon Mendia (11:37).

Ehunka ikusle izan zen bertan, eta Joseba Albizuren lagun batek azpeitiar txirrindulariaren ibilia grabatu zuen, haren atzetik motorrean joanda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide