Eskualdeko egoera izango du ardatz 'Kontuak garbi'-k

Urola Kostako Hitza 2012ko ira. 11a, 20:17

Azpeitian bilera irekia eskainiko du datorren astean Gipuzkoako Foru Aldundiak. Irailaren 17an izango da, Sanagustinen, 19:00etan hasita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kontuak garbi egitasmoari segida emango dio irailean, eta Gipuzkoako herrietan hainbat bilera ireki eskainiko du. Urola Kosta eskualdean izango dira hurrengo astean Aldundiko ordezkariak, eta Azpeitian eta Zarautzen eskainiko dituzte saioak. Hain zuzen, eskualdearen egoera izango dute hizpide bertaratzen direnek eta Aldundiko ordezkariek. Azpeitiko bilera irailaren 17an, astelehenean, Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du oraingoan "urrats bat" eman dutela, eta bilera ireki horien bidez, eskualdeko errealitateak aztertzeaz gain, Aldundiak dituen asmoak plazaratuko dituzte. Erakundeak jakinarazi du azaroan berriro egingo dituztela bilera irekiak; aurtengo aurrekontuen balantzea egingo dute orduan, eta datorren urtekoak aurkeztuko dituzte.

Egitasmoaren bidez, herritarrekin "komunikazio zuzena" izatea nahi du Aldundiak. Iaz hasi zuten proiektua, eta 2012ko aurrekontuak proposatu zituzten orduan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide