Azpeitiar hautagaiak Uztarriaren elkarrizketa digitaletan

Uztarria.eus 2012ko urr. 9a, 19:27

Urriaren 21eko EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian, Jose Luis Otamendik (EH Bildu) eta Alex Etxeberriak (EAJ) webguneko erabiltzaileen galderak erantzungo dituzte hilaren 17an eta 18an, hurrenez hurren.

Urriaren 21ean EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira. Alderdiak kanpainan murgilduta dabiltza eta haiek aurkeztutako zerrendetan hiru azpeitiar daude, Gipuzkoako zerrendetan: Alex Etxeberria EAJren zerrendan laugarren tokian dago; Jose Luis Otamendi hamabigarrena da EH Bildu koalizioaren zerrendan; eta Markel Mendizabal, berriz, laugarrena Bidezko Mundurantz-enean.

Uztarria Komunikazio Taldeak azpeitiar hautagaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu kanpainaren azken asterako. Markel Mendizabalek nahiago izan du elkarrizketarik ez egitea eta, hala Otamendi eta Etxeberria etorriko dira Uztarriara elkarrizketetarako. Jose Luis Otamendik (EH Bildu) eta Alex Etxeberriak (EAJ) webguneko erabiltzaileen galderak erantzungo dituzte hilaren 17an eta 18an, hurrenez hurren.

Otamendi urriaren 17an 18:00etatik 19:00etara egongo da Uztarrian. Etxeberria, berriz, urriaren 18an 16:00etatik 17:00etara. EH Bilduren hautagaiari galderak bidaltzeko, hemendik egin daiteke; eta EAJkoarentzako galderak, hemendik.

Hartu parte eta bidali zuen galderak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide