Jose Luis Otamendi eta Alex Etxeberria azpeitiar hautagaiak elkarrizketa digitalean izango dira

Uztarria.eus 2012ko urr. 15a, 15:53

Urriaren 21eko EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian, Jose Luis Otamendik (EH Bildu) eta Alex Etxeberriak (EAJ) webguneko erabiltzaileen galderak erantzungo dituzte asteazkenean, hilak 17, eta ostegunean, hilak 18, hurrenez hurren.

Urriaren 21ean EAEko Legebiltzarrerako hauteskundeak egingo dira. Alderdiak kanpainan murgilduta dabiltza eta haiek aurkeztutako zerrendetan hiru azpeitiar daude, Gipuzkoako zerrendetan: Alex Etxeberria EAJren zerrendan laugarren tokian dago; Jose Luis Otamendi hamabigarrena da EH Bildu koalizioaren zerrendan; eta Markel Mendizabal, berriz, laugarrena Bidezko Mundurantz-enean.

Uztarria Komunikazio Taldeak azpeitiar hautagaiekin elkarrizketa digitalak antolatu ditu kanpainaren azken asterako. Markel Mendizabalek nahiago izan du elkarrizketarik ez egitea eta, hala Otamendi eta Etxeberria etorriko dira Uztarriara elkarrizketetarako. Jose Luis Otamendik (EH Bildu) eta Alex Etxeberriak (EAJ) webguneko erabiltzaileen galderak erantzungo dituzte hilaren 17an eta 18an, hurrenez hurren.

Otamendi asteazkenean, urriak 17a, 18:00etatik 19:00etara egongo da Uztarrian. Etxeberria, berriz, ostegunean, hilak 19, 16:00etatik 17:00etara. EH Bilduren hautagaiari galderak bidaltzeko,hemendik egin daiteke; eta EAJkoarentzako galderak, hemendik.

Hartu parte eta bidali zuen galderak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide