Igandean, urriaren 21ean, EAEko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak izango dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Aurreko hauteskunde gauetan egin izan duen bezala, U21eko zitan Azpeitian ateratzen diren emaitzak, webgune honetan ikusi ahal izango dira igande gauean, emaitza orokorrak eta hautes-mahai guztietakoak, banan bana.
Emaitzekin batera, ordezkari politikoen adierazpenak ere jasoko ditu Uztarriak. Kasu honetan, igandeko bozetara aurkeztuko diren zerrendetan dauden azpeitiar hautagaien hitzak ekarriko ditu webera Uztarria.com-ek, igande gauean bertan; Alex Etxeberriarenak (EAJ) eta Jose Luis Otamendirenak (EH Bildu), hain zuzen.
Webgunean ikus daitezke orain arte Azpeitian egin diren hauteskunde guztien emaitzak Igandekoak ere gehituko zaizkio zerrenda horri.