Azpeitiko Kultur Mahaiak larunbat honetan egingo du urteko ohiko batzarra: 11:00etan, Baigera I aretoan. Bazkideak eta bilguneko taldeak daude deituta. Gai zerrenda:
Kultur Mahaia:
- 2012an egindakoa eta 2013ko aurreikuspena.
- Azpeitiko kultur bonoaren egitasmoaren azalpena.
- Herriko kultur mugimenduaren gogoetaren txosten garatuaren azalpena.
- Zuzendaritza. Egungoek segitzea eskatuko da: Alex Silvak, Edu Aranak eta Enekoitz Esnaolak.
Sanagustin kulturgunea:
- 2012an egindakoa eta 2013ko aurreikuspena.
- Kooperatibaren eraketa prozesuaren amaiera.
Galdera-eskeak.
Azpeitiko kultur talde guztiek (22ek), udal taldeek, kultur teknikariek, Sanagustin kulturguneko ordezkariek eta bazkide norbanakoek osatzen dute bilgunea. Kultur Mahaiak ia 400 bazkide ditu (bazkidetzeko aukera).
III. Kulturaldiaren balorazio ona