Inoiz baino bisita gehiago izan ditu Uztarria.com-ek 2012an: 750.885

Uztarria.eus 2013ko urt. 3a, 13:09

2005etik hona, urtez urte, Uztarria.com-ek izan dituen bisiten grafikoa.

Iaz baino 116.095 bisita gehiago izan ditu webguneak. 2012an Uztarria.com-ek izan dituen bisitariek 1.962.615 orri zabaldu dituzte.

Uztarria.com sortu zenetik, 2002ko urtarriletik, bisita gehien izan dituen urtea izan da 2012a. Guztira, 750.885 bisita izan ditu webguneak, eta bisita horietan 1.962.615 orrialde zabaldu dituzte erabiltzaileek. Uztarria.com-ek 2012ko otsailaren 4an aurkeztu zuen webgune berritua.

2011ko datuekin alderatuz gero, 116.095 bisita gehiago izan ditu Uztarria.com-ek, eta 276.128 orri gehiago zabaldu dira. 2010. urteko estatistikekin konparatuta, berriz, 266.756 bisita gehiago eta 594.842 orri gehiago zabaldu dituzte Uztarria.com-eko irakurleek.

Hilabeteei dagokionez, 2012ko uztaila izan zen bisita gehien izan zituena, 77.425 bisita. Aldiz, bisita gutxien apirilean izan zituen Uztarria.com-ek, 55.854. Bisitari gehien otsailaren 28an izan zituen Uztarria Komunikazio Taldearen webguneak: 4.333.

2005etik hona, 3.726.845 bisita izan ditu webguneak eta 10.743.900 orri zabaldu dituzte irakurleek. Horiek dira Estatcounter.com webguneak egindako audientzia neurketaren datuak.

Ebiziren zerrendan

Ebizi euskarazko webguneen zerrendan ere gora egin du Uztarria.com-ek. Zerrenda hori hainbat nabigatzaileren bozketak kontuan izanda egiten dute, eta Uztarria.com hedabideen zerrendan 18.na da. 2010ean 26.n postuan zegoen. Aurretik ditu, Berria, EITB, Argia.com, Sustatu, besteak beste. Zerrenda orokorrean, berriz, 153.na da Uztarriaren webgunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide