Gabonetako azken bi sariak banatu ditu Bertanek

Uztarria.eus 2013ko urt. 7a, 18:15

Urtarrilaren 5ean egin zuten azken zozketa, elkarteko saltokietan erosketak egin dituzten erosleen artean. Kanpaina honetan aurreko biak abenduaren 22an eta 29an egin zituzten. Guztira 2.000 euro banatu dituzte merkatariek.

Bertan merkatari elkarteak azken bi sariak banatuta amaitu du 2012-2013 sasoiko Gabonetako kanpaina. Guztira 2.000 euro banatu dituzte Bertaneko merkatariek, hiru zozketatan, elkarteko saltokietan erosketak egin dituztenen artean.

Abenduaren 22an eta 29an egin zituzten aurreko zozketak, eta azkena joan den zapatuan, urtarrilaren 5ean. Azken zozketa horretan bi sari banatu zituzten: 500 eurokoa Esther Odriozolarentzat izan da (Aneitzen egindako erosketagatik), eta 200 eurokoa Mari Karmen Camposentzat (Boersen egindako erosketagatik).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide