Herriko saltokiei ekarpena egiteko deia egin die Korrika Batzordeak

Uztarria.eus 2013ko otsailaren 26a

Herriko saltoki, enpresa eta tabernei dei egin die Korrika-lagun egin daitezen. Borondatezko diru-ekarpenaren trukean 18. Korrika iragartzeko euskarriak eskuratuko dituzte.

Martxoaren 20an igaroko da 18. Korrika Azpeititik, eta Korrika Batzordea buru-belarri ari da lanean egun horretara begira. Aste honetan batzordeko kideak herriko saltoki, enpresa zein tabernetatik pasatuko dira Korrika-lagun egin daitezen eskatzeko. Batzordekoek azaldu dutenez, "Korrika-lagun borondatezko (eta isilpeko) diru kopuru baten truke Korrika iragartzeko euskarriak (pegatina, karteltxoa...) saltokian jartzea da. Modu horretan, Korrikak presentzia izango du saltokietan eta babes ekonomikoa emango zaio".

Bestalde, Azpeitian egingo dituen kilometroetan testigua eman nahi duten taldeei nahiz soziedadeei ere egin ere egin die deia batzordeak.


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide