Iñigo Lariz eta Aitziber Ibarbia nagusi Zuzenien lasterketan

Uztarria.eus 2013ko mar. 4a, 11:47

Zuzenien probako une bat. (Maddi Mendizabal)

Eguraldia lagun, 132 neska-mutilek bukatu zuten atzo, igandea, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako V. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikala.

Eguraldia lagun, jende ugari elkartu zen atzo, igandea, Xoxoten eta inguruetan, Zuzenien lasterketaren harira. Iaz baino 35 lasterkari gutxiagok, 132 neska-mutilek, bukatu zuten proba eta Iñigo Lariz elgoibardarrak (00:31:00 minutu) irabazi du aurtengo proba. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako V. Zuzenien Mendi Lasterketa Bertikalean bigarrena Oier Ariznabarreta (00:31:31) izan zen eta Imanol Goñi (00:31:40) izan zen hirugarrena. 

Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen proba bukatu zuen aurreneko emakumea, eta 00:37:30 minutu behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Sailkapen orokorrean 31.na izan zen Ibarbia. Bigarren emakumea Nerea Amilibia aiarra (00:40:44) izan zen, eta Jone Urkizu azpeitiarrak (00:42:25) osatu zuen emakumezkoen podiuma.

Hamazazpi herritarrek bukatu zuten proba. Xabier Lasak, iazko gisan, bosgarren postuan bukatu zuen proba, eta Xoxotera azkarren igo zen azpeitiarra izan zen (00:37:30). Bigarren azpeitiarra Jexux Zelaia izan zen (00:34:51), eta Joseba Altuna, berriz, hirugarrena. (00:35:29)

Probaren sailkapen osoa ikusteko egin klik hemen.

Probako argazkiak jarri dituzte Urola Kostako Hitza egunkariaren webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide